Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmena hamar urtetan barna prestatu zen (1979/1989) eta bere xedea mundu osoko haurren eskubideak (haurrek izan behar dituzten oinarrizko giza eskubideak) babestea eta bermatzea da. Izan ere, eta giza eskubideetarako tresna den aldetik, historia osoan atxikimendu gehien jaso dituen dokumentua da. Bere sorreran, hasieratik bertatik Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 1989ko azaroaren 20an onartu zuen arte, gizarte, erlijio eta kultura guztietako ordezkariek hartu zuten parte eta, beraz, mundu osorako balio du. 191 herrialdetatik bi besterik ez dira oraindik sinatu ez dutenak.
lunes, 15 de diciembre de 2008
umeen eskubideak
Aurkezten dizugun hezkuntza-material hau Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmena deritzon dokumentuan oinarriturik dago. Bere helburu nagusia mundu osoan onarturik dauden baloreak irakastea da, eta ikasle, irakasle eta familiak horietaz oharraraztea. Balore horiek herri eta nazioen arteko elkarbizitza baketsurako beharrezkoak dira eta gizarte libre, demokratiko eta anitzaren oinarri eta zutabe.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Oso ondo dago entrada hau. Gustatzen zait informatzen duelako guk dauzkagun eskubideetaz. Oso ondo iruditzen zait gu jakin behar ditugulako zein diren gure eskubideak. Segi horrela !
ResponderEliminarAlba